Kaixo!
Behin, gelan berotze globalaren bideo bat ikusi genuen eta zerbait komentatu nahiko nuke.
Guztiok dakigun bezala, gure Lurraren egoera gero eta okerragoa da, berotze globala igotzen doa, eta erantzule nagusiak gu geu gara. Kotxeak erabiltzeagaitik askatzen dugun CO2-a, lurrera botatzen dugun zakarrontzi guztia, ibaien eta itsasoen kontaminazioa… guztia da berotze globalaren eragilea, eta esan nahi dizuet guk eman diezakegula honi buelta, ingurumena hobetu eta guztiok hobeago eta osasuntsuago bizi, berotze globalaren eraginez, klima aldaketak izaten direlako eta ondorioz gure kalterako delako. Gure esku dago, bestela oso gaizki bukatuko dugu eta Lurra suntsituko dugu, beraz zaindu ingurumena!
Deñe's blog
ONGI ETORRI nire blogera ! Hemen nire gustuko gauzak, iritziak etab. aurkituko dituzue. Gustokoa izango zaizuelakoan !
martes, 3 de junio de 2014
lunes, 2 de junio de 2014
martes, 20 de mayo de 2014
BAJO LA MISMA ESTRELLA
John Green idazleak idatziriko liburu bat da, azkena irakurri dudana. Esan beharra daukat irakurri ditudan liburuetatik gehien gustatu zaizkidanen artean dagoela, oso istorio polita delako.
Istorioa bi neraberi buruzkoa da, kantzerra dute biek eta maitemindu egiten dira. Konturatzen zara, kantzerra izatea izugarri gogorra dela, eta hau dutenek egunero bizi behar dutela horrekin, liburu hunkigarria iruditu zait.
Nola dagoen kontatuta da asko gustatu zaidana, alaitasun puntu batekin bezala kontatzen duelako baina aldi berean tristea delako.
miércoles, 9 de octubre de 2013
KILOMETROAK 2013
Urtero, Gipuzkoako herri ezberdinetan, ikastolei laguntza bat emateko eta euskara bultzatzeko ospatzen dira kilometroak. Aurten, urriak 6ko igandean izan dira, Tolosako herrian.
Zirkuito bat egoten da, gune ezberdinekin, eta gune
horietan, umeentzako ikuskizunak (Pirritx eta Porrotx...), kontzeruak... egoten dira, haurten ezagunenak Gatibu, Hesian eta Vendetta izan dira.
Izugarrizko jendetza agertu zen, adin guztietakoa eta giro oso polita egon zen.
Nire irtziz kontzeu guztiak egon ziren oso ondo, baina niri gehien gustatu zitzaidana Hesian izan zen, primeran aritu zirelako. Politena kontzertuetan zegoen giroa zen, ikurriña asko ikusi ziren eta alaitasun handia nabaritu zen.

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)