martes, 3 de junio de 2014

Kaixo!
Behin, gelan berotze globalaren bideo bat ikusi genuen eta zerbait komentatu nahiko nuke.
Guztiok dakigun bezala, gure Lurraren egoera gero eta okerragoa da, berotze globala igotzen doa, eta erantzule nagusiak gu geu gara. Kotxeak erabiltzeagaitik askatzen dugun CO2-a, lurrera botatzen dugun zakarrontzi guztia, ibaien eta itsasoen kontaminazioa… guztia da berotze globalaren eragilea, eta esan nahi dizuet guk eman diezakegula honi buelta, ingurumena hobetu eta guztiok hobeago eta osasuntsuago bizi, berotze globalaren eraginez,  klima aldaketak izaten direlako eta ondorioz gure kalterako delako. Gure esku dago, bestela oso gaizki bukatuko dugu eta Lurra suntsituko dugu, beraz zaindu ingurumena!

lunes, 2 de junio de 2014

Hemen uzten dizuet nire oso gustuko abesti bat, musikaren garrantziaz hitz egiten duena, musikarik gabe ezin izango nintzatekeelako egon. Gustatuko zaizuelakoan !

martes, 20 de mayo de 2014

BAJO LA MISMA ESTRELLA

John Green idazleak idatziriko liburu bat da, azkena irakurri dudana. Esan beharra daukat irakurri ditudan liburuetatik gehien gustatu zaizkidanen artean dagoela, oso istorio polita delako. 
Istorioa bi neraberi buruzkoa da, kantzerra dute biek eta maitemindu egiten dira. Konturatzen zara, kantzerra izatea izugarri gogorra dela, eta hau dutenek egunero bizi behar dutela horrekin, liburu hunkigarria iruditu zait. 
Nola dagoen kontatuta da asko gustatu zaidana, alaitasun puntu batekin bezala kontatzen duelako baina aldi berean tristea delako.
Animatu irakurtzera,  merezi du eta !